viernes, 22 de abril de 2016

Gelako programazioen bigarren aurkezpenak

Kaixo!!!
Gaurko saioan gelako programazioen aurkezpenekin jarraitu dugu, eta gaurkoan bai gure taldeari tokatu zaio aurkeztea.
Badakigu beti daudela hobetzeko gauzak, vaina orokorrean oso ongi egin dugula uste dut. Nire sentsazioa behintzat ona izan da.
Gure lana inauteriei buruzkoa izan da, eta gaia itsas animaliak izan dira. Inauteriak nola lantzen diren azaldu dugu, eta gaiari buruz egin daitezkeen hainbat jarduera isladatu ditugu, adibideak jarriaz: adibidez gelara guk egindako mozorroak eraman ditugu eta egia esan, oso politak gelditu zaizkigu.
Gutaz gain, beste bi taldek ere bere lana aurkeztu dute eta egia esan, oso politak izan dira. Hauek izan dira besteen gaiak: baratzea, eta japoniar eta euskal kulturaren arteko desberdintasunak.
Gure lana, hezitzaile izango bagina bezala bideratu dugu, besteek ordea ikasle moduan egin dute aurkezpena.
Oso interesgarria da ikustea, modu askotan egin daitekela lana eta denak egokiak direla. Gainera azkeneko taldeak bideoen bidez azaldu du eta oso ongi ikusi da isladatu nahi zutena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario