viernes, 29 de abril de 2016

Gelako programazioen aurkezpena hirugarren eguna

Kaixo!!!
Gaur gelako ikaskideek, gelako programazioen aurkezpenarekin jarraitu dute. Gaurkoan nik ezin izan dut klasera joan, baina lagunek ikusitakoa azaldu didate eta egia esan, aukeratu dituzten gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit.
Hauek izan dira:


-Animaliak
-Herrialdeak ezagutzen
-Gabonak
-Ura

viernes, 22 de abril de 2016

Gelako programazioen bigarren aurkezpenak

Kaixo!!!
Gaurko saioan gelako programazioen aurkezpenekin jarraitu dugu, eta gaurkoan bai gure taldeari tokatu zaio aurkeztea.
Badakigu beti daudela hobetzeko gauzak, vaina orokorrean oso ongi egin dugula uste dut. Nire sentsazioa behintzat ona izan da.
Gure lana inauteriei buruzkoa izan da, eta gaia itsas animaliak izan dira. Inauteriak nola lantzen diren azaldu dugu, eta gaiari buruz egin daitezkeen hainbat jarduera isladatu ditugu, adibideak jarriaz: adibidez gelara guk egindako mozorroak eraman ditugu eta egia esan, oso politak gelditu zaizkigu.
Gutaz gain, beste bi taldek ere bere lana aurkeztu dute eta egia esan, oso politak izan dira. Hauek izan dira besteen gaiak: baratzea, eta japoniar eta euskal kulturaren arteko desberdintasunak.
Gure lana, hezitzaile izango bagina bezala bideratu dugu, besteek ordea ikasle moduan egin dute aurkezpena.
Oso interesgarria da ikustea, modu askotan egin daitekela lana eta denak egokiak direla. Gainera azkeneko taldeak bideoen bidez azaldu du eta oso ongi ikusi da isladatu nahi zutena.

lunes, 18 de abril de 2016

Gelako programazioen aurkezpenak, lehenengo eguna

Gaur gelako programazioen aurkezpenarekin hasi dira ikaskideak. Guk ostiralean daukagu gurea, eta beraz gaur besteena ikustea tokatu zaigu.
Hiru izan dira egindako aurkezpenak eta egia esan, gai oso interesgarriei buruz aritu dira: zaporeak, landareak eta sentsatzio eta sentimenduak.
Jarduerak interesgarriak eta politak iruditzeaz gain, asko gustatu zait  azkeneko bi aurkezpenetan gelakideen parte hartzea sustatu dutelako. Nire ustez, aurkezpen dinamikoak eginda, jendeak arreta gehiago jartzen du eta askoz ere entretenigarriagoa izaten da.
Beraz, gaurko aurkezpenak kontuan hartuko ditugu gurea era egokian prestatzerako orduan!!

lunes, 11 de abril de 2016

Gelako programazioa, apirilak 11

Aupaa!!!
Gaurkoan Ainhoa eta biok aritu gara gelako programazioa egiten. Gustura egiten dugu lan elkarrekin eta beraz, erraza izan da ideiak tartekatzea.
Jarduerak pentsatu eta antolatzen aritu gara eta nahiko ideia onak lortu ditugu.

viernes, 8 de abril de 2016

Gelako programazioa, apirilak 8

Gaur lan modularra entregatu dugunez, orain lasaiago ibiliko gara gelako programazioa egiten. Gaurkoan lanaren sarrerarekin aritu gara, hasieran zalantzak izan ditugu baina azkenean, nahiko ongi geratu zaigula uste dut.

lunes, 4 de abril de 2016

Gelako programazioa, apirilak 4

Kaixo!
Hemendik aurrera bloggera igoko ditudan sarrerak gelako programazioari buruzkoak izango dira. Gelako programazio bat egin behar dugu taldeka eta nire taldea hau da: Ainhoa, Marta, Leire eta ni.
Lan hau nahiko interesgarria eta aproposa iruditzen zait, gainera, gaur gaia aukeratu dugu eta gai polita dela uste dut. Guk aukeratu dugun programazioa inauteriak izan da, eta bertan jorratuko dugun gaia itsas-animaliak.

martes, 29 de marzo de 2016

Txokoak

Aurreko astean proiektuei buruz hitz egin genuen gelan, gaur ordea, txokoei buruz hitz egiten egon gara. Binaka jarri gara eta galdera batzuk eman dizkigute txoekoen metodologiari buruz lehenagotik genekiena hausnartzeko. Ondoren talde handian komunean jarri ditugu.
Hauek isan dira galderak:

1.-Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiari buruz? Txikia nintzenean, nire eskolak, txokoetan oinarritutako metodología erabiltzen zuen eta nik oso gustoko nuen.
Ikas komunitateetan egon nintzen eskola batean duela 2 urte eta eskola horrek ere metodología berdina erabiltzen zuen, Gainera, modularra egiteko behatu genuen ikastetxean ere txokoak zituen.
Txokoetan lantzen diren gaiak hauen izan ohi dira; matematikako txokoa, etxe txokoa, puzzle txokoa, margotegi txokoa, ipuin txokoa...
Irakaslearen papera behatzea izan ohi da, eta haurrek laguntza behar dutenean laguntza eskaintzea.
Gela, normalean 4 edo 5 txokoetan banatuta egoten da, eta txoko bakoitzean talde txiki bat jarri ohi da.

 2.-Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

 Haurrak ebaluatzeko modu egokia dela uste dut, izan ere, talde txikian egonda, irakasleak hobeto ikus ditzake gauzak.
Gainera, modu asko daude txokoekin lan egiteko, eta eskola bakoitzak berarentzat modu egokiena erabil dezake.

Hauek dira proiektuan oinarritutako metodología eta txokoetan oinarritutako metodologiaren arteko berdinatsun eta desberdinatasunak:

Berdintasunak:
 - Arlo desberdinak lantzen dira egoera batean.
- Denbora mugatzen da.

Desberdintasunak:
- Proiektuaren taldea ez da banatzen, txokoetan bai.
- Txokoak libreagoak dira.
- Proiektuak gidatuak izan ohi dira.
- Irakaslearen papera desberdina da, txokoetan behaketan oinarritzen da eta proiektuetan jarduera bideratzea, azaltzea, pausuak ematea...
- Txokoetan espazioa banatzen da, proiektuetan proiektuaren arabera antolatzen da.