martes, 29 de marzo de 2016

Txokoak

Aurreko astean proiektuei buruz hitz egin genuen gelan, gaur ordea, txokoei buruz hitz egiten egon gara. Binaka jarri gara eta galdera batzuk eman dizkigute txoekoen metodologiari buruz lehenagotik genekiena hausnartzeko. Ondoren talde handian komunean jarri ditugu.
Hauek isan dira galderak:

1.-Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiari buruz? Txikia nintzenean, nire eskolak, txokoetan oinarritutako metodología erabiltzen zuen eta nik oso gustoko nuen.
Ikas komunitateetan egon nintzen eskola batean duela 2 urte eta eskola horrek ere metodología berdina erabiltzen zuen, Gainera, modularra egiteko behatu genuen ikastetxean ere txokoak zituen.
Txokoetan lantzen diren gaiak hauen izan ohi dira; matematikako txokoa, etxe txokoa, puzzle txokoa, margotegi txokoa, ipuin txokoa...
Irakaslearen papera behatzea izan ohi da, eta haurrek laguntza behar dutenean laguntza eskaintzea.
Gela, normalean 4 edo 5 txokoetan banatuta egoten da, eta txoko bakoitzean talde txiki bat jarri ohi da.

 2.-Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

 Haurrak ebaluatzeko modu egokia dela uste dut, izan ere, talde txikian egonda, irakasleak hobeto ikus ditzake gauzak.
Gainera, modu asko daude txokoekin lan egiteko, eta eskola bakoitzak berarentzat modu egokiena erabil dezake.

Hauek dira proiektuan oinarritutako metodología eta txokoetan oinarritutako metodologiaren arteko berdinatsun eta desberdinatasunak:

Berdintasunak:
 - Arlo desberdinak lantzen dira egoera batean.
- Denbora mugatzen da.

Desberdintasunak:
- Proiektuaren taldea ez da banatzen, txokoetan bai.
- Txokoak libreagoak dira.
- Proiektuak gidatuak izan ohi dira.
- Irakaslearen papera desberdina da, txokoetan behaketan oinarritzen da eta proiektuetan jarduera bideratzea, azaltzea, pausuak ematea...
- Txokoetan espazioa banatzen da, proiektuetan proiektuaren arabera antolatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario