lunes, 7 de marzo de 2016

Proiektuak

Gaurko saioan, proiektuetan oinarritzen diren ikaskuntzei buruz hitz egin dugu. Hiruko taldeetan elkartu gara bakoitzak gaiari buruz zekiena hausnartzeko. Ondoren, talde handian komentatu dugu eta saioaren amaieran, ikasi duguna ondorioztatu dugu.


Galderak:


1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz? Nire taldearekin hausnartu ondoren ondorio hau atera dugu:
Ikastola bakoitzak bere proiektua  dauka ezarrita (Proyecto Educativo de Centro), horrela ikastola bakoitzak bere filosofia eta metodologia finkatzen du. Beraz, maila bakoitzean eta  gela bakoitzean, zenbait eduki landu eta helburuak lortzerakoan metodologia horretan oinarritzen dira.

Curriculumak aipatzen dituen eduki eta helburuak landu behar direla dio, beraz, proiektuen bitartez edukiak modu desberdin askotan landu daitezkela erakusten du.


2. Zer falta zaizu ikasteko?

 Hausnartzerakoan, ondorioztatu dugu interesgarria izango litzatekeela pedagogo gehiagoren iritziak jakitea. Horrela, ikuspuntu gehiago ezagutzeko.

 3. Zeintzuk dira atera dituzun idea edo ikaskuntza nagusiak?

Metodología, proiektuetan oinarritzen dela. Gainera, proiektu batean gauza asko landu daitezkela era desberdinetan eta  esperientzietatik eta haurren interesetatik sortzen direla, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario