jueves, 18 de febrero de 2016

Taldeko hausnarketa

Gaur klasean, gure taldearen, hau da, Iruntxo taldearen blogak aztertu eta konparatu  ditugu. Bakoitzaren argazkiak curriculumarekin konparatu ondoren, ohartu gara, curriculumaren hainbat aspektutan bat gatozela.
Hemen daude nire taldekideen blogak:

Iratxeren bloga
Leireren bloga
Martaren bloga


Hauek dira hausnartu ondoren, komunean genituen puntuak:


Inauteriak:     
- Adierazpen artistikoa eta musikala (Gorputza eta emozioak autoerregulatzea).
- Elkarlana eta lankidetza
- Errespetua
- Parte hartzea
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea.
- Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak) ezagutzea eta arian-arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko.
- Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskribatzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua.
- Soinu eta kontraste batzuk entzumenaren bidez bereizten hastea: zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia, etab.
- Zentzumenak esploratzea eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea. Materialen eta tresnen ezaugarri batzuk deskubritzea.

Gabonak: 

- Adierazpen musikala
- Parte-hartzea
- Harremana taldean
- Gorputza eta emozioa autoerregulatzea
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea
- Espazioen, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Informazioa ulertea, buruz ikastea eta adieraztea.
Txangoak:

- Autonomia lantzea, segurtasuna, bakoitzaren nortasuna eraikitzea.
- Ingurune fisiko eta soziala behatu, aztertu..jolasen bidez.
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrera.
- Plangintzan erabakitakoa betetzea / arauak.
- Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea.
- Gatazkak kudeatzea
- Hartu-emanak gizarte-inguruan / ingurune fisiko eta naturalarekin
- Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako harremanekin.
  Enpatia-jarrerak izaten hastea.
- Naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako
  batzuk ezagutzen hastea.

Klasean/ psikomotrizitate gelan:

- Konpetentzia motorra: nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.
- Gorputza kontrolatzea (oreka, koordinazioa...)
- Errespetua, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea.
- Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta, zer sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea.
- Konfiantza izatea zereginak laguntzarekin betetzeko eta eguneroko bizitzako zailtasunak gainditzeko ahalmenean. Arrisku egoera batzuk hautematen eta sahiesten hastea.
- Norberaren erritmo biologikoa eguneroko bizitzaren sozializazio-sekuentzietara egokitzea.
- Eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea.
- Jolas arauak ulertzea.
- Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin.
- Askotariko testuak (ipuinak, olerkiak...) arretaz entzutea eta testu horiek eskatzea.
- Joku-librean parte hartzea.

viernes, 12 de febrero de 2016

Esaldi baten hausnarketa

Gaurko klasean hezkuntzaren inguruko esaldi batzuk hausnartu ditugu. Bikoteka elkartu gara eta bakoitzak esaldi bat hausnartu du. Ainhoa eta bioi hurrengo esaldia tokatu zaigu:


"El colmo de la estupidez es aprender lo que luego hay que olvidar"Erasmo de Rotterdam (1469-1536)


Egia da gauzak modu tekniko batean irakasten badira, ikasleei ahaztu egiten zaizkiela denborarekin, baina gauzak modu praktiko eta egoki batean azaltzen badira, ondo ulertu eta barneratzen dira eta ez dira ahazten.
Irakasleek metodo desberdinak ezagutu behar dituzte egoera desberdinetara egokitzeko. Beraz irakasle bezala, ongi legoke ikasleei era egokian irakastea gauzak ahaz ez ditzaten.

viernes, 5 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako argazkiak curriculumarekin

Gaurkoan, lehendik igotako Haur Hezkuntzako argazkiak Haur Hezkuntzako curriculumarekin erlazionatu behar ditut. Horrela ongi azaltzen da zer helburu daukan jarduera bakoitzak eta zein eduki lantzen diren bertan.


Hau da Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dagoen curriculuma:


237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa


1.Txingudiko Santo Tomas eguna eta Santo Tomas eguna Haur eskolan


Bi argazki hauek elkartu ditut, festa era berean ospatzen delako eskola batean edo bestean, azken finen helburu eta edukiak berdinak dira festa berdina delako.


- Ahotsaren, norberaren gorputzaren, eguneroko bizitzako objektuen eta musika-tresnen aukerak arakatzea
- Adierazpen musikala eta fisikoa.
- Gorputza eta emozioa autoerregulatzea.
- Taldeko harremana sustatzea.
- Parte- hartzea.
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea (abestiekin).
- Espazioen, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Informazioa ulertzea, buruz ikastea eta adieraztea (abestiak).
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.

2. Psikomotrizitate gelan

- Nortasunaren eraikuntza eta adierazpena eta komunikazioa
- Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
-Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.

3.Talde urdina
Kasu honetan talde lana sustatzea da helburu nagusiena, argi eta garbi.

- Parte-hartzea.
- Elkarlana eta lankidetza sustatzea.
- Errespetatzea
- Taldeko harremana sustatzea
4. Iratxe txirrindularia
Kasu honetan argazkian burutzen den jarduera eskolaz kanpokoa da, baina ahala ere eduki edo helburu batzuk kontuan har daitezke.
-Gorputzaren mugimendua lantzen da
-Norberaren nortasuna eraikitzea
-Segurtasuna
- Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea
5.Amatxorekin







Argazki baten hausnarketa

Gaurko klasean hezkuntzak dauzkan curriculum desberdinetaz hitz egiten aritu gara. Gainera, horiek ulertu eta praktikan jartzeko argazki bat hausnartu dugu ondoren.


Hauek dira hezkuntzak dauzkan curriculumak:


- Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen dira bertan, adibidez jaiotza.

- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, vaina hau ez da zuzenean egiten, zeharka baizik. Hau da, subjektuak gaia tratatzen du baina jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dira.

- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitu behar da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzen dira, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.

- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan jartzea da, adibidez jardueren bidez, jarduerak egoera bakoitzara egokituz.





Nik argazki hau aukeratu dut, isladatzen dueña oso interesgarria iruditu zaidalako.
Argi eta garbi ikus daiteke, irakasle batek animali batzuk ebaluatzen dituela denoi froga berdina egiten. Baina, animali guztiek ez dauzkate aukera berdinak froga hori aurrera eramateko, eta beraz, batzuk, tximuak adibidez, erraz pasako du froga eta elefantearentzat ordea, ezinezkoa izango da. Pertsonekin berdina gertatzen da, bakoitzak kualitate desberdinak dauzkagu eta batzuentzat erraza dena, besteentzat zaila da. Pertsona eta har bakoitzak erritmo bat dauka, eta hori errespetatzea ezinbestekoa da, beraz, ezin zaie haur guztie berdina eskatu. 


jueves, 4 de febrero de 2016

CAJAS DE VIDA



CAJAS DE VIDA


Hurrengo lerroetan, "Cajas de vida" testuari buruzko hausnarketa pertsonala egingo dut.



Nire ustez, proiektu hau zoragarria da haurren segurtasuna eta autoestimua ongi garatzeko. Izan ere, haurrek gustoko dutena kaxa batean gordetzea eta nahi dutena erakutsi ahal izatea oso ideia polita da. Beren beldurrak, emozioak, pozak, esperientziak eta bizipenak azaleratzea oso positiboa da, horrela irakasleak arazo edo haurren kezketaz errazago ohartu daitezke.


Gainera, oso aukera polita iruditzen zait gelakideekin esperientzia pertsonalak banatzeko eta besteenganako konfiantza izan eta garatzeko. Kaxa honen bitartez haurrek ikas dezakete gelakide bakoitzak bere bizipenak dituela eta nahiz eta gurearen desberdinak izan, besteekin konpartitu daitezkela. Oso proiektu ona da, talde bezala errefortzua suposatzen duelako.



Pentsatzen dut, proiektu hau eskola guztiek aurrera eramango balute, haurrek segurtasun handiagoa eskuratuko zutela besteekiko txikitatik eta horrek garapenean onura asko ekarriko zituela. Horregatik ikasle bezala, eskola guztiak animatzen ditut proiektua proba dezaten.




Haur Hezkuntzako argazkiak






Txingudiko Santo Tomas eguna




Argazki honek oso oroitzapen onak ekartzen dizkit. Santo Tomas eguna ospatzen ari ginen lagun artean eta irakaslearekin. Gurasoen aurrean abesti batzuk abestu genituen eta txistorra jan genuen eguna ospatzeko. Txikitatik Euskal Herriko tradizioak eta ospakizunak erakusten zizkiguten guk ikasteko.


Psikomotrizitate gelan




Argazki hau psikomotrizitate saio baten aurretik atera ziguten. Psikomotrizitate saioak ikaragarri gustatzen zitzaizkidan txikitan, ez nintzen oso trebea alturetan, baina alde batetik bestera mugitzea oso gustuko nuen. Gainera lagunekin jolasteko oso momentu aproposa zen eta poz pozik joaten    ginen denok.


Talde urdina


 Gelakideak, talde txikietan banatutak ginen haur hezkuntza garaian.  Lau talde bereizten ziren kolorretan banaturik. Horrela, txikitatik lan batzuk taldean egin behar genituen eta beraz, besteekiko konpromezua eta talde lana aurrera eramaten irakasten ziguten.


Santo Tomas Haur Eskolan




Argazki hauek Haur eskolan ateratak daude. Santo Tomas festa ospatzen ari ginen. Dantzaldi eta kantaldi bat egin genuen gabonetako abestiekin eta primeran pasa nuen. Abestiak asko guztatzen zitzaizkidan eta ziztu bizian ikasten nietuen


Iratxe txirrindularia
 
Eskolan gauza asko ikasten nituen noski, baina eskolaz kanpo ere zaletasunak banituen. Aitak erakutsi zidan txirrindan ibiltzen. Atzeko gurpilak kendu zizkidanean, berak atzetik heltzen ninduen eta bakarrik nijoala kontutatzen nintzenean, beldurra sartu eta lurrera erortzen nintzen. Oso oroitzapen onak dauzkat aitarekin jolasean.





Amatxorekin



Ama zen eskolara eramaten ninduena. Argazki hau eskolara sartu baino lehen ateratako argazkia da. Asko atsegin nuen eskolara joatea eta pozik joaten nintzen lagunekin jolastera, baina hala ere amaren ondotik banatzea ez nuen batere gustuko.


Txangora goaz





Arantzara goaz! Eskolarekin lotara joan ginen lehen txangoa izan zen. Urduri nengoen, baina poz pozik. Handia sentitzen nintzen gurasoengandik urruntzen nintzelako. Denbora guztia eman genuen jolasean eta parranda izugarria egin genuen. Oroitzapen bikaina daukat lehenengo aldia izan zelako familiatik urrundu nintzela.