Txingudiko Santo Tomas eguna
Argazki honek oso oroitzapen onak ekartzen dizkit. Santo Tomas eguna ospatzen ari ginen lagun artean eta irakaslearekin. Gurasoen aurrean abesti batzuk abestu genituen eta txistorra jan genuen eguna ospatzeko. Txikitatik Euskal Herriko tradizioak eta ospakizunak erakusten zizkiguten guk ikasteko.
Psikomotrizitate gelan
Argazki hau psikomotrizitate saio baten aurretik atera ziguten. Psikomotrizitate saioak ikaragarri gustatzen zitzaizkidan txikitan, ez nintzen oso trebea alturetan, baina alde batetik bestera mugitzea oso gustuko nuen. Gainera lagunekin jolasteko oso momentu aproposa zen eta poz pozik joaten ginen denok.
Talde urdina
Gelakideak, talde txikietan banatutak ginen haur hezkuntza garaian. Lau talde bereizten ziren kolorretan banaturik. Horrela, txikitatik lan batzuk taldean egin behar genituen eta beraz, besteekiko konpromezua eta talde lana aurrera eramaten irakasten ziguten.
Santo Tomas Haur Eskolan
Argazki hauek Haur eskolan ateratak daude. Santo Tomas festa ospatzen ari ginen. Dantzaldi eta kantaldi bat egin genuen gabonetako abestiekin eta primeran pasa nuen. Abestiak asko guztatzen zitzaizkidan eta ziztu bizian ikasten nietuen
Iratxe txirrindularia
Eskolan gauza asko ikasten nituen noski, baina eskolaz kanpo ere zaletasunak banituen. Aitak erakutsi zidan txirrindan ibiltzen. Atzeko gurpilak kendu zizkidanean, berak atzetik heltzen ninduen eta bakarrik nijoala kontutatzen nintzenean, beldurra sartu eta lurrera erortzen nintzen. Oso oroitzapen onak dauzkat aitarekin jolasean.
Amatxorekin
Ama zen eskolara eramaten ninduena. Argazki hau eskolara sartu baino lehen ateratako argazkia da. Asko atsegin nuen eskolara joatea eta pozik joaten nintzen lagunekin jolastera, baina hala ere amaren ondotik banatzea ez nuen batere gustuko.
Txangora goaz
Arantzara goaz! Eskolarekin lotara joan ginen lehen txangoa izan zen. Urduri nengoen, baina poz pozik. Handia sentitzen nintzen gurasoengandik urruntzen nintzelako. Denbora guztia eman genuen jolasean eta parranda izugarria egin genuen. Oroitzapen bikaina daukat lehenengo aldia izan zelako familiatik urrundu nintzela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario