Aurreko astean proiektuei buruz hitz egin genuen gelan, gaur ordea, txokoei buruz hitz egiten egon gara. Binaka jarri gara eta galdera batzuk eman dizkigute txoekoen metodologiari buruz lehenagotik genekiena hausnartzeko. Ondoren talde handian komunean jarri ditugu.
Hauek isan dira galderak:
1.-Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiari buruz? Txikia nintzenean, nire eskolak, txokoetan oinarritutako metodología erabiltzen zuen eta nik oso gustoko nuen.
Ikas komunitateetan egon nintzen eskola batean duela 2 urte eta eskola horrek ere metodología berdina erabiltzen zuen, Gainera, modularra egiteko behatu genuen ikastetxean ere txokoak zituen.
Txokoetan lantzen diren gaiak hauen izan ohi dira; matematikako txokoa, etxe txokoa, puzzle txokoa, margotegi txokoa, ipuin txokoa...
Irakaslearen papera behatzea izan ohi da, eta haurrek laguntza behar dutenean laguntza eskaintzea.
Gela, normalean 4 edo 5 txokoetan banatuta egoten da, eta txoko bakoitzean talde txiki bat jarri ohi da.
2.-Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
Haurrak ebaluatzeko modu egokia dela uste dut, izan ere, talde txikian egonda, irakasleak hobeto ikus ditzake gauzak.
Gainera, modu asko daude txokoekin lan egiteko, eta eskola bakoitzak berarentzat modu egokiena erabil dezake.
Hauek dira proiektuan oinarritutako metodología eta txokoetan oinarritutako metodologiaren arteko berdinatsun eta desberdinatasunak:
Berdintasunak:
- Arlo desberdinak lantzen dira egoera batean.
- Denbora mugatzen da.
Desberdintasunak:
- Proiektuaren taldea ez da banatzen, txokoetan bai.
- Txokoak libreagoak dira.
- Proiektuak gidatuak izan ohi dira.
- Irakaslearen papera desberdina da, txokoetan behaketan oinarritzen da eta proiektuetan jarduera bideratzea, azaltzea, pausuak ematea...
- Txokoetan espazioa banatzen da, proiektuetan proiektuaren arabera antolatzen da.
martes, 29 de marzo de 2016
viernes, 11 de marzo de 2016
Ikaskuntza esanguratsua
Gaurko klasean, lehengo ostiralean egindako ariketa berdina egin dugu, testu desberdinekin eta alderantziz, hau da, lehengoan irakurri ez zutenek, oraingoan irakurri dute besteei azaltzeko.
Hauek izan dira azaleratutako gaiak: metodología, globalizazioa, gelako programazioa, ikaskuntza esanguratsua...
Nire taldean hauek izan dira aspektu garrantzitsuenak:
- Programazioa Aurrera eramateko jarraitu behar den lehenengo pausoa, irakasleak elkartzea da. Gainera, irakasle eta familien arteko harremana ezinbestekoa da. (Ikuspegi globalizatuta)
Printzipio metodologikoak (Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua).

- Behaketa.
- Asoziazioa: ikasten ari denaren zentzua jakin, gero errealitatera eramateko. Ikasle aktiboa. Irakasle bakarra.
- Adierazpena: Bere erara azaldu, berak bere argudioak eman (ebaluazioa).
- Globalizaziok 3 metodo ditu: interes gunea, proiektuak eta inguruaren ikerketa.
- Intentzioa: gaia. Faseak: Behaketa, espazioa, denbora...
- Intentzioa: Lan proiektua. Faseak: Ebaluazioa, intentzioa...
- Intentzioa: Galderak. Faseak: Motibazioa, hipotesiak, ondorioak...
- Programazioaren helburuak:
Helburuak eta edukiak, elkarlotutak daude.
Ikasleen arteko kooperazioa sustatzea da helburu bat.
Helburuen baitan, lan zehaztapen maila:
- Arlo guztietako etapak - helburuak.
- Arlokako helburuak.
- Arlo guztietarako ziklorako helburuak eta arlo bakoitzeko helburuak.
- Ikasturtearen programaziorako helburuak eta unitate didaktikoen helburuak.
- Irakasleek ikasleen interesa piztea oso garrantzitsua da, lehenago zituen ezagutzetatik ezagutza baberriak sortzeko (SUBSUNSOR). Ikasleak aktiboki parte hartu behar dute.
lunes, 7 de marzo de 2016
Proiektuak
Gaurko saioan, proiektuetan oinarritzen diren ikaskuntzei buruz hitz egin dugu. Hiruko taldeetan elkartu gara bakoitzak gaiari buruz zekiena hausnartzeko. Ondoren, talde handian komentatu dugu eta saioaren amaieran, ikasi duguna ondorioztatu dugu.
Galderak:
1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz? Nire taldearekin hausnartu ondoren ondorio hau atera dugu:
Ikastola bakoitzak bere proiektua dauka ezarrita (Proyecto Educativo de Centro), horrela ikastola bakoitzak bere filosofia eta metodologia finkatzen du. Beraz, maila bakoitzean eta gela bakoitzean, zenbait eduki landu eta helburuak lortzerakoan metodologia horretan oinarritzen dira.
Curriculumak aipatzen dituen eduki eta helburuak landu behar direla dio, beraz, proiektuen bitartez edukiak modu desberdin askotan landu daitezkela erakusten du.
2. Zer falta zaizu ikasteko?
Hausnartzerakoan, ondorioztatu dugu interesgarria izango litzatekeela pedagogo gehiagoren iritziak jakitea. Horrela, ikuspuntu gehiago ezagutzeko.
3. Zeintzuk dira atera dituzun idea edo ikaskuntza nagusiak?
Metodología, proiektuetan oinarritzen dela. Gainera, proiektu batean gauza asko landu daitezkela era desberdinetan eta esperientzietatik eta haurren interesetatik sortzen direla, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua.

viernes, 4 de marzo de 2016
Teoria curricularrak eta curriculumaren maila desberdinak
Gaur klasean dinamika berri bat egin dugu. Gelakide batzuk txosten batzuk irakurri behar zituzten etxean curriculumaren inguruan. Txosten horiek irakurri ondoren, gaur irakurri dutenek irakurri ez dutenei esplikatu behar zieten talde txikietan. Dinamika nahiko gaizki atera da eta talde handian komentatzea erabaki dugu. Hauek izan dira ateratako ondorioak:
Hiru teoria bereizten dira:
1. Teorikoa: Estrategiak ikasleak edukiak ulertzeko, metodologia, baliabide asko zailtasunak dituzten ikasleekin.
2. Praktikoa: Ekintzei, egiteari,... garrantzi handia ematen zaie.
3. Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakastea autokritikoa da eta hausnarketari garrantzi handia ematen dio. Kontuan eduki behar dira egoera sozio-ekonomikoak.
- Teoria bakoitzetik kurrikulum mota bat atera, denak desberdinak.
-Kurrikuluma ez da soilik mugatzen ikaslearen ikaste prozesuari, baizik eta ikaslea eta ikaste prozesua inguratzen duen testuinguruan ere oinarritzen da.
- Testuliburuak ez dira moldatzen ikasle guzientzako, irakaslea izan behar da hau moldatzen duena eta jarduerak moldatzen duena ikasleentzako.
Zehaztapen mailak:
- Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio.
- Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara.
Hona hemen zehaztapen maila desberdinak:
1. Dekretua (Hezi Berri)
2. Ikastetxeko programazioa
3. Klaseko programazioa
4. Banakako egokitzapen kurrikularra (CEI/ACI)

Suscribirse a:
Entradas (Atom)