viernes, 11 de marzo de 2016

Ikaskuntza esanguratsua

Gaurko klasean, lehengo ostiralean egindako ariketa berdina egin dugu, testu desberdinekin eta alderantziz, hau da, lehengoan irakurri ez zutenek, oraingoan irakurri dute besteei azaltzeko.
Hauek izan dira azaleratutako gaiak: metodología, globalizazioa, gelako programazioa, ikaskuntza esanguratsua...
Nire taldean hauek izan dira aspektu garrantzitsuenak:


- Programazioa Aurrera eramateko jarraitu behar den lehenengo pausoa, irakasleak elkartzea da. Gainera, irakasle eta familien arteko harremana ezinbestekoa da. (Ikuspegi globalizatuta)
Printzipio metodologikoak (Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua).

  • Behaketa.
  • Asoziazioa: ikasten ari denaren zentzua jakin, gero errealitatera eramateko. Ikasle aktiboa. Irakasle bakarra.
  • Adierazpena: Bere erara azaldu, berak bere argudioak eman (ebaluazioa).
- Globalizaziok 3 metodo ditu: interes gunea, proiektuak eta inguruaren ikerketa.
  1. Intentzioa: gaia. Faseak: Behaketa, espazioa, denbora...
  2. Intentzioa: Lan proiektua. Faseak: Ebaluazioa, intentzioa...
  3. Intentzioa: Galderak. Faseak: Motibazioa, hipotesiak, ondorioak...
- Programazioaren helburuak:
Helburuak eta edukiak, elkarlotutak daude.
Ikasleen arteko kooperazioa sustatzea da helburu bat.
Helburuen baitan, lan zehaztapen maila:
  • Arlo guztietako etapak - helburuak.
  • Arlokako helburuak.
  • Arlo guztietarako ziklorako helburuak eta arlo bakoitzeko helburuak.
  • Ikasturtearen programaziorako helburuak eta unitate didaktikoen helburuak.

- Irakasleek ikasleen interesa piztea oso garrantzitsua da,  lehenago zituen ezagutzetatik  ezagutza baberriak sortzeko (SUBSUNSOR). Ikasleak aktiboki parte hartu behar dute.

lunes, 7 de marzo de 2016

Proiektuak

Gaurko saioan, proiektuetan oinarritzen diren ikaskuntzei buruz hitz egin dugu. Hiruko taldeetan elkartu gara bakoitzak gaiari buruz zekiena hausnartzeko. Ondoren, talde handian komentatu dugu eta saioaren amaieran, ikasi duguna ondorioztatu dugu.


Galderak:


1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz? Nire taldearekin hausnartu ondoren ondorio hau atera dugu:
Ikastola bakoitzak bere proiektua  dauka ezarrita (Proyecto Educativo de Centro), horrela ikastola bakoitzak bere filosofia eta metodologia finkatzen du. Beraz, maila bakoitzean eta  gela bakoitzean, zenbait eduki landu eta helburuak lortzerakoan metodologia horretan oinarritzen dira.

Curriculumak aipatzen dituen eduki eta helburuak landu behar direla dio, beraz, proiektuen bitartez edukiak modu desberdin askotan landu daitezkela erakusten du.


2. Zer falta zaizu ikasteko?

 Hausnartzerakoan, ondorioztatu dugu interesgarria izango litzatekeela pedagogo gehiagoren iritziak jakitea. Horrela, ikuspuntu gehiago ezagutzeko.

 3. Zeintzuk dira atera dituzun idea edo ikaskuntza nagusiak?

Metodología, proiektuetan oinarritzen dela. Gainera, proiektu batean gauza asko landu daitezkela era desberdinetan eta  esperientzietatik eta haurren interesetatik sortzen direla, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua.

viernes, 4 de marzo de 2016

Teoria curricularrak eta curriculumaren maila desberdinak

Gaur klasean dinamika berri bat egin dugu. Gelakide batzuk txosten batzuk irakurri behar zituzten etxean curriculumaren inguruan. Txosten horiek irakurri ondoren, gaur irakurri dutenek irakurri ez dutenei esplikatu behar zieten talde txikietan. Dinamika nahiko gaizki atera da eta talde handian komentatzea erabaki dugu. Hauek izan dira ateratako ondorioak:



Hiru teoria bereizten dira:


1. Teorikoa: Estrategiak ikasleak edukiak ulertzeko, metodologia, baliabide asko zailtasunak dituzten ikasleekin.
2. Praktikoa: Ekintzei, egiteari,... garrantzi handia ematen zaie.
3. Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakastea autokritikoa da eta hausnarketari garrantzi handia ematen dio. Kontuan eduki behar dira egoera sozio-ekonomikoak.

- Teoria bakoitzetik kurrikulum mota bat atera, denak desberdinak.
-Kurrikuluma ez da soilik mugatzen ikaslearen ikaste prozesuari, baizik eta ikaslea eta ikaste prozesua inguratzen duen testuinguruan ere oinarritzen da.
- Testuliburuak ez dira moldatzen ikasle guzientzako, irakaslea izan behar da hau moldatzen duena eta jarduerak moldatzen duena ikasleentzako.


Zehaztapen mailak:

- Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio.

- Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara.

Hona hemen zehaztapen maila desberdinak:

1. Dekretua (Hezi Berri)
2. Ikastetxeko programazioa
3. Klaseko programazioa
4. Banakako egokitzapen kurrikularra (CEI/ACI)

jueves, 18 de febrero de 2016

Taldeko hausnarketa

Gaur klasean, gure taldearen, hau da, Iruntxo taldearen blogak aztertu eta konparatu  ditugu. Bakoitzaren argazkiak curriculumarekin konparatu ondoren, ohartu gara, curriculumaren hainbat aspektutan bat gatozela.
Hemen daude nire taldekideen blogak:

Iratxeren bloga
Leireren bloga
Martaren bloga


Hauek dira hausnartu ondoren, komunean genituen puntuak:


Inauteriak:     
- Adierazpen artistikoa eta musikala (Gorputza eta emozioak autoerregulatzea).
- Elkarlana eta lankidetza
- Errespetua
- Parte hartzea
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea.
- Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak) ezagutzea eta arian-arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko.
- Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskribatzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua.
- Soinu eta kontraste batzuk entzumenaren bidez bereizten hastea: zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia, etab.
- Zentzumenak esploratzea eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea. Materialen eta tresnen ezaugarri batzuk deskubritzea.

Gabonak: 

- Adierazpen musikala
- Parte-hartzea
- Harremana taldean
- Gorputza eta emozioa autoerregulatzea
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea
- Espazioen, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Informazioa ulertea, buruz ikastea eta adieraztea.
Txangoak:

- Autonomia lantzea, segurtasuna, bakoitzaren nortasuna eraikitzea.
- Ingurune fisiko eta soziala behatu, aztertu..jolasen bidez.
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrera.
- Plangintzan erabakitakoa betetzea / arauak.
- Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea.
- Gatazkak kudeatzea
- Hartu-emanak gizarte-inguruan / ingurune fisiko eta naturalarekin
- Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako harremanekin.
  Enpatia-jarrerak izaten hastea.
- Naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako
  batzuk ezagutzen hastea.

Klasean/ psikomotrizitate gelan:

- Konpetentzia motorra: nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.
- Gorputza kontrolatzea (oreka, koordinazioa...)
- Errespetua, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea.
- Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta, zer sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea.
- Konfiantza izatea zereginak laguntzarekin betetzeko eta eguneroko bizitzako zailtasunak gainditzeko ahalmenean. Arrisku egoera batzuk hautematen eta sahiesten hastea.
- Norberaren erritmo biologikoa eguneroko bizitzaren sozializazio-sekuentzietara egokitzea.
- Eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea.
- Jolas arauak ulertzea.
- Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin.
- Askotariko testuak (ipuinak, olerkiak...) arretaz entzutea eta testu horiek eskatzea.
- Joku-librean parte hartzea.

viernes, 12 de febrero de 2016

Esaldi baten hausnarketa

Gaurko klasean hezkuntzaren inguruko esaldi batzuk hausnartu ditugu. Bikoteka elkartu gara eta bakoitzak esaldi bat hausnartu du. Ainhoa eta bioi hurrengo esaldia tokatu zaigu:


"El colmo de la estupidez es aprender lo que luego hay que olvidar"Erasmo de Rotterdam (1469-1536)


Egia da gauzak modu tekniko batean irakasten badira, ikasleei ahaztu egiten zaizkiela denborarekin, baina gauzak modu praktiko eta egoki batean azaltzen badira, ondo ulertu eta barneratzen dira eta ez dira ahazten.
Irakasleek metodo desberdinak ezagutu behar dituzte egoera desberdinetara egokitzeko. Beraz irakasle bezala, ongi legoke ikasleei era egokian irakastea gauzak ahaz ez ditzaten.

viernes, 5 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako argazkiak curriculumarekin

Gaurkoan, lehendik igotako Haur Hezkuntzako argazkiak Haur Hezkuntzako curriculumarekin erlazionatu behar ditut. Horrela ongi azaltzen da zer helburu daukan jarduera bakoitzak eta zein eduki lantzen diren bertan.


Hau da Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dagoen curriculuma:


237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa


1.Txingudiko Santo Tomas eguna eta Santo Tomas eguna Haur eskolan


Bi argazki hauek elkartu ditut, festa era berean ospatzen delako eskola batean edo bestean, azken finen helburu eta edukiak berdinak dira festa berdina delako.


- Ahotsaren, norberaren gorputzaren, eguneroko bizitzako objektuen eta musika-tresnen aukerak arakatzea
- Adierazpen musikala eta fisikoa.
- Gorputza eta emozioa autoerregulatzea.
- Taldeko harremana sustatzea.
- Parte- hartzea.
- Ahotsa deskubritzea eta probatzea (abestiekin).
- Espazioen, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.
- Informazioa ulertzea, buruz ikastea eta adieraztea (abestiak).
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.

2. Psikomotrizitate gelan

- Nortasunaren eraikuntza eta adierazpena eta komunikazioa
- Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
-Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.

3.Talde urdina
Kasu honetan talde lana sustatzea da helburu nagusiena, argi eta garbi.

- Parte-hartzea.
- Elkarlana eta lankidetza sustatzea.
- Errespetatzea
- Taldeko harremana sustatzea
4. Iratxe txirrindularia
Kasu honetan argazkian burutzen den jarduera eskolaz kanpokoa da, baina ahala ere eduki edo helburu batzuk kontuan har daitezke.
-Gorputzaren mugimendua lantzen da
-Norberaren nortasuna eraikitzea
-Segurtasuna
- Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea
5.Amatxorekin







Argazki baten hausnarketa

Gaurko klasean hezkuntzak dauzkan curriculum desberdinetaz hitz egiten aritu gara. Gainera, horiek ulertu eta praktikan jartzeko argazki bat hausnartu dugu ondoren.


Hauek dira hezkuntzak dauzkan curriculumak:


- Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen dira bertan, adibidez jaiotza.

- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, vaina hau ez da zuzenean egiten, zeharka baizik. Hau da, subjektuak gaia tratatzen du baina jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dira.

- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitu behar da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzen dira, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.

- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan jartzea da, adibidez jardueren bidez, jarduerak egoera bakoitzara egokituz.





Nik argazki hau aukeratu dut, isladatzen dueña oso interesgarria iruditu zaidalako.
Argi eta garbi ikus daiteke, irakasle batek animali batzuk ebaluatzen dituela denoi froga berdina egiten. Baina, animali guztiek ez dauzkate aukera berdinak froga hori aurrera eramateko, eta beraz, batzuk, tximuak adibidez, erraz pasako du froga eta elefantearentzat ordea, ezinezkoa izango da. Pertsonekin berdina gertatzen da, bakoitzak kualitate desberdinak dauzkagu eta batzuentzat erraza dena, besteentzat zaila da. Pertsona eta har bakoitzak erritmo bat dauka, eta hori errespetatzea ezinbestekoa da, beraz, ezin zaie haur guztie berdina eskatu.